XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ontzi batekin atera ta ekartzen genduen sukaldera.

Baiña zikiña oso.

Putzua itxua zan.

Etzuen azpitik ixuririk, eta benetan zailla ondo garbitzeko.

Baiña denok, atarian geneukan ur putzuan egiten genduen lan ori.

Aitak dena erakutsi zion.

Baiña arentzat alperrik noski.

Sagardoak atsegin geiago ematen zion, axalean geratzen zan urak baiño.

Berak zionez, etzan gaztetan artara oitua, eta urtebete artan etxetik kanpora zebillen.

Leku askotan erreztasun aundirik ere ez.

Ez baizegoen gaurko aukerarik.

Aparitara deitu giñuztenean ziran kontuak.

- Nondik jan bear ote du orrek? nion nerekiko.

Ez baidu aorik ageri.

Baiña kutxareak billatzen zuen zuloa.

Ontzi batetik jaten genduen denok.

Orduko baserri geienetako oitura ori zan.

Gurean ala genduen beiñepein.

Maiaren erdian pertzakada jarrita, bakoitza bere kutxarearekin, amaika gizonezko saskigillearekin, txita txikiak orea ontzitik bezela, aldiko bost edo sei kutxare baziran pertzakada artan, eten gabeko atzera-aurreraka.

Ortara oituak geunden.

Zikiña edo garbia, ez aintzakotz artu ere.

Orrek etzigun nazkarik ematen.

Gure artean ez baizan bizar aundirik.

Baina arek jaten zuen bezela bai.

Bizarrez itxi-itxia baizeukan aoa.

Etzitzaion zulorik ikusten.

Dena bizarra; eta, kutxarea sartzerakoan, sasiz inguratutako ar zulo gorri bat bezela azaltzen zitzaion aoa.

Bizar luze aiek koipez zikinduta, bein ta berriz aren kutxareak ala jardun zuen, bizar aundi aiek eskobillak bezela kutxarea garbituz eta ezpaiñak jakiz zikindurik, gero denon pertzan sartuz.